"Mundu anitz bakar batean"

"Mundu anitz bakar batean"

Gertaeraren datuak

Non

Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa

Noiz

16/04/2024-etik 19/05/2024-era

"Pribilegioa da “Mundu anitz bakar batean” erakusketa aurkeztea. “Itsasoa” dugu AmiArte-ko artista guztion lotura, eta gai txundigarri! eta amaigabe! horri buruzko gure ikuspegiak irudikatzen ditugu. Edonora begiratzen dugula ere, guztiok gara ITSASO. Emakume artistak, Ukrainakoak, Kubakoak, Malikoak, Senegalekoak, Errusiakoak eta Euskal Herrikoak, Euskal Herriko eta hainbat kontinentetako artista sortu berriekin eta ibilbide luzeko sortzaileekin batera, gaiaz gogoeta egiten dugu, ideiak, bizitzak eta interpretazioak alderatuta, zeinetan zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta eduki eta sormenezko joritasun handiagoak eskaintzen zaizkigun. Bestelako begiradak ezin konta ahala esperientzia bihurtzen dira, askotariko ikuspegiekin, zuon harreraren zain. Metafora bisualak, museoari buruzko arkitekturak, horren historia, hondartzen gozamena, itsas kurkuilu baten egitura, konpromiso ekologikoa, urdinen inbasioa, istant oro aldatuz, tai gabe gozatzeko. Begiradak zeruaren urdinera eta unibertsora, mugarik gabe urtzea merezi duela irakasten digutenak. Itsasoak hau xuxurlatzen du: “bizitzak ez du etenik, aurrera dirau beti”. Mundu honen edertasuna aintzat hartzen dugun unean, esklabo izateari uzten diogu. Horregatik, edertasunari egindako kantua da erakusketa. “Kanpoan dakusazun edertasuna zure barruko edertasunak proiektatzen du. Paisaia itzal-joko bat besterik ez da, zure izatearen sakonetik datorren edertasuna proiekta dezazun. Izatearen sakonean datzan edertasuna, gure buruen bitartez agertzen da. Aintzat hartzen denan, berriz sartzen da izatean. Batasunean gertatzen den mugimendua da”(Consuelo Martin). Biziaren jatorriari buruzko interpretazioak, eta biziaren porrotari buruzkoak. Izua itsasoak zeharkatzeari, heriotza tentatzea. Gizakiok egungo gerretatik igaro izana, itsasoetatik ihes egin izana irudikatu ditugu. Erakusketan salbazioa erregutu diogu Nike jainkosari, cayucoetan bidaiatzen dutenak babes ditzan. Artea da orain gure babeslekutxoa, gure bizileku sakratua. Halaber, begiratzeaz nekatu ez izanaren poza erakusten dugu. Ametsak arrantzatzen dituen emakume arrantzalea… agian gauzatuko diren ametsak!Bidaia bat irudikatu dugu hondaletik, itsasoak gure ikurrekin zeharkatuz, lurrera ez irtetea eta beren istorioak eta fantasiak bizitzea nahiago duten pertsonaiak sortuz. Emakumezkoen indarraz arraun egitea. Gabarrara igotzea nahi izatea. Arrantza biziraupenaren sinbologia gisa. Kolore eta itxaropenezko barne hartu ezinezko begiradak. Zubiak, arkitektura zoragarriak, trazatu ditugu, eta nahiago genuke askatasunaren alde hedatuko balira, gizakiok batzuetan sortzen ditugun mugak saihestuz. Museoak du hitza orain. Espero dugu ikusleak hunkitzea barne hartu ezinezko zentzu sakona duten artelan zoragarrien aurrean. “Mundu anitz bakar batean” erakusketak itzulerarik gabeko lotura markatzen du, errealitateak eta patuak alda ditzaketelakoan. " (Bego Intxaustegi)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak