MOXAL & LAGUNAK

MOXAL & LAGUNAK

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturagernika-lumo.eus

Non

Lizeo Antzokia

Noiz

03/05/2024

“NABAR” lan berriaren aurkezpena. Nabar izena du Moxalen hirugarren lan luzeak. MOXAL Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatututako proiektua da. Nabar diskoa intimoa eta korala da,‘Zaldikatu’ (FC, 2019) lehenengo disko anitz eta partehartzailetik eta ‘Arrebetxe’ (FC,2020) bigarrengo sotil eta bakartitik edaten duena. 2019an hasi zen Hannot disko honetarakokantak sortzen. Pandemiak etena ekarri zion, beste guztioi legez, eta 2023ra arte ezin izan du diskoak argia ikusi. 2019 hartan, Bilboko Empty Files taldearen estudioetan Mice (Miren Narbaiza),Txufo Wilson eta Jose Lastra-rekin bilduta sortu ziren Gaztiek die eta Ridikulue. Hannoten etxean eman zituzten pausu asko baita beste espazio batzuetan ere, hala nola, Urdaibaiko larre batean galdutako etxe-ibiltari-an edota mendipean gordetako etxola soil batean. Behin abestien hezurdura sorturik,Moxalen disko berri honetan parte hartuko zutenen etxeetan landu zituzten kantak. Irun inguruan Ainara LeGardonekin Kaidxolan eta Bat txoridxekaz lantzeko ondu zituzten. Ainararen ahotsaren elastikotasuna eta tinbre guztiz iradokitzailea nabarmentzen dira kanta horietan.
Hiruzpalau egun Mice eta Joseba B. Lenoir-ekin beraien Duranako Gakobeltz Hit Faktorian eman zituen Hannotek. Diska honetan argia eta ilunaren arteko lanketa bilatzen bada, dudarik gabe Mirenen ahotsak beti du argitasunaren eta zilar printzen dizdira. Hor landu zituzten Betiko Bero edo Hemen Bertan. Gauzak ez dira diruditena, eta Hannot Mintegiak kontzeptu horren aterpean sortu ditu soinuak, hitzak eta errepresentazioak. Diskoak konplexurik gabe nahasten du gure folk tradizioa kanpoko joerekin, hala nola, trip-hoparekin, elektronika abangoardistenarekin edota zinema-musikarekin. Mundu nabarra da gurea. Argiak bere baitan iluna dena gordetzen du. Edo alderantziz da? Diskoan badago gogo bat, edo behar bat, bi mundu horiek (edo mundu bakarraren bi aldeok) lotu, ulertu, zeharkatu edo gutxienez ez baztertzekoa. Asmo hau, formetan eta ideietan dago, sonoritatean eta narrazioetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak