"Aztihitza. Agustin Xaho"

"Aztihitza. Agustin Xaho"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

loraldia.eus

Non

Itsas Etxea Auditoriuma

Noiz

22/03/2020

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan. Asisko Urmeneta, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga eta Xanmari HirigoienIhitz Potorena (Zuberoako kantu eta musika)Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza bakarra, trinketean bertan sortu zen Agustin Xahori (1811n) omen egitea. Zuberotarrek onartu dute ezohiko tratua. Baina hasteko… nor zer Xaho delako hura? Zinezko gertaera honek ematen dio hasiera irudiz, berbez eta kantuz eginiko bidaia honi. Ikuskizuna baino lehen komikia izan zen. AztiHitza komikiak, hain zuzen, azken Literatura Euskadi Saria irabazi zuen. Orain ikuskizuna plazaratuko dute. Asisko Umenetak marrazkiak eta solasak gidatuko ditu. Irakurketa dramatizatuan, berriz,  Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantua emanez Ihitz Potorena. Zuberoatik datorkigu XIX. mendeko historian izan dugun pertsonaia nabermenetako bat, baina ez oso ezaguna. Kontuan izan Agustin Xaho abertzaletasuna eta gure eskubide historikoen sortzailetako bat dela diote historiagileek.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak