MagialdiArabaren X. edizioak magia eramango du lurraldeko 16 herritara, abuztuaren 31tik irailaren 15era bitartean. Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizko Magialdiaren atarikoa izango da. Beraz, MagialdiAraba Arabako 16 herritan egingo da, haurrentzako eta helduentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia ekitaldiak barne hartzen dituen programa batekin, hainbat artistaren eskutik, hala nola Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Altrius Magoa. Lantegi/tailer guztiak euskaraz eskainiko dira. MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin. Arabako Ilusionisten Elkarteak kudeatzen du programa hau; urtero Arabako Lurralde Historikoko hainbat herritan gauzatzen da, eta probintziako kultura jarduera sustatzea eta diziplina artistiko hori arabarrei hurbiltzea du helburu. Ilusionisten Elkarteak Gasteizen eta probintzian antolatzen duen Magialdia programa ofizialaren parte da MagialdiAraba, eta egiten diren zabalkunde ekintza guztietan sartuta dago haren programazioa. - MagialdiAraba2024: egitaraua (pdf)2024 EGITARAUA:Abuztuak 31 GESALTZA AÑANA
Irailak 1
ZUHATZU KUARTANGO
Irailak 2
ARMIÑÓN
Irailak 3
ALEGRÍA-DULANTZI
Irailak 4
YÉCORA
Irailak 5
IZARRA
Irailak 6
LUIAONDO
Irailak 7
OKINA
Irailak 8
ARAIA
Irailak 9
LA PUEBLA DE ARGANZÓN
Irailak 10
AGURAIN
Irailak 11
NANCLARES
Irailak 12
ARAMAIO
Irailak 13
OKONDO
Irailak 14
PEÑACERRADA-URIZAHARRA
Irailak 15 KOMUNIOI
MagialdiAraba 2024: egitaraua
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturaraba.eus
Noiz
31/08/2024-etik 15/09/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.