Urriaren 24an, osteguna, La Merced-eko Etxekidetza (Cohousing) proiektuaren aurkezpena Etxaluzen (Abaroa).

Urriaren 24an, osteguna, La Merced-eko Etxekidetza (Cohousing) proiektuaren aurkezpena Etxaluzen (Abaroa).
ISEAk La Merced-eko ikastetxean belaunaldien arteko etxekidetza (cohousing) garatzeko proiektuaren bigarren bertsioa aurkeztu dio Arrasateko Udalari. Proposamen berria azken bi urtetan parten hartu izan duten 83 lagunen lanaren ondorio izan da.

Urriaren 24an, osteguna, La Merced-eko Etxekidetza (Cohousing) proiektuaren aurkezpena egingo da Etxaluze Gizarte Zentroan (Abaroa). Hitzaldia arratsaldeko 6:30etan izango da eta euskaraz emango da.

ISEA kooperatibako Aitor Orobengoak honako gai hauek jorratuko diru:

·       La Merced ikastetxearen aurkezpena.

·       Proiektuan parte hartu izan duten lan-taldearen ezagutza.

·       Zein betebeharri erantzun nahi dion proiektuak.

·       Arrasateko egitamu nagusiak zein erabilpen aurreikusten dion La Merced-eko ikastetxeari.

·       Etxekidetzako (Cohousing) aurreproiektua.

·       Etxekidetzaren (Cohousing) erabilpen arauak.

·       Apartamentuen barne diseinu proposamenak.

·       La Merced-eko eliza inguruan eskaini litezkeen zerbitzu orokorrak eta belaunaldi arteko zerbitzu eta jardueren aurkezpena.

·       Lorategien eta ibilbideen diseinua.

·       Euskal Administrazioarekin orain artean landutako harremanak.

·       Finantzaketa iturriak.

·       Proiektua aurrera ateratzeko landu behar diren hurrengoko urratsak.

La Merced-eko belaunaldien arteko etxekidetzaren proiektua ADINBERRI Fundazioak bultzatutako “Hariak-Gipuzkoan bakardadeari aurre egiteko estrategia” deritzonarekin lotuta dago.

Era berean, Diputatu Nagusiaren Sailak eta ADINBERRI Fundazioak Etorkizuna Eraikiz Planaren testuinguruan bultzatutako "Gipuzkoa Belaunaldi artekoa" ekimenaren atal bat da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak