Iraganera bidaiatuz etorkizuna eraikitzeko
1978an, Donostiako Zinemaldiak, lehen aldiz eta, zoritxarrez, azken aldiz, emakumeek egindako zinemari eskainitako ziklo bat barne hartu zuen. Tailer honetan, zine feminista atal historiko hartan programatutako film bat berrikusiko dugu: ¡Vámonos, Bárbara!, Cecilia Bartoloméren (1978) lehen filma. Film honek pizten dituen interesak eta hausnarketak modu kolektiboan partekatuko ditugu. Saioa amaitzeko, Neus Sabaté ikertzailearen hitzaldia izango dugu, Madrilgo Zinematografiako Eskola Ofizialeko lehen hiru tituludunen (Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé) berriz elkartzeaz arituko dena, Emakumeek Zuzendutako Zine Zikloan. Tailerraren xehetasunak:- Data: Urriaren 16a
- Ordutegia: 16:00 - 20:00
- Lekua: BBK Kuna, Urazurrutia, 3 (Bilbo)
- Prezioa: DoanNori zuzenduta dago tailerra?Audiobisualen sorkuntzan interesa duten eta horren inguruko ezagutza zabaltzen edo sakontzen nahi duten pertsonentzat. Egitaraua:1. 15 min. | Ongi etorria eta jardunaldia azaltzea. Filma aurkeztea.
2. 85 min. | Emanaldia: ¡Vámonos, Bárbara!.
3. 10 - 15 min. | Hausnarketa indibiduala. Filma ikusi eta berriz pentsatzeko denbora.
4. 60 min. | Guztien artean partekatzea. Gidatutako eztabaida kolektiboa.
5. 15 - 20 min. | Atsedena.
6. 45 - 60 min. | Itxiera hitzaldia: Topaketaren arrastoen atzetik: Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé.
Taller de crítica con perspectiva feminista: "Una nueva mirada a la pantalla feminista de 1978"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Zinemakumeak gara!
Non
BBK Kuna
Noiz
16/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.