Inpresionismoak artegintzaren ibilbidea aldatu zuen heinean, joera artistiko horren azalpen historiko-artistikoa proposatzen da ikastaro honetan. Halaber, inpresionismoak uztartutako diskurtsoaren ondarea aztertzeko abagunea izango dugu, postinpresionismotik hasita artean azken joeretara iritsi arte. Ikastaro laburra izango denez, joera artistiko bakoitzaren zertzelada garrantzitsuenak landuko dira, guztiak diskurtso historiko-artistiko bateratuan kokatuta, ahal den neurrian. Izen-emateaLeku-kopuru mugatua "aurrez aurreko modalitatean". Mesedez, matrikula egiterakoan, adierazi zein asistentzia motarekin egingo duzun jarduera.
Modalitate presentzialean, saioen % 85era joan behar da ziurtagiria eskuratzeko.
Online modalitatean, autoebaluaziorako galdetegi bati erantzun beharko zaio.
Kontuan izan zure matrikula-eskabidean emandako datuekin ziurtagiriak egiten direla; ziurtatu zuzenak direla eta osorik daudela. Programa
"Aro Garaikideko Artearen Historia: Inpresionismoaren eragina Artearen Historian"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
extension.uned.es
Non
UNED Bizkaia
Noiz
28/10/2024-etik 25/11/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.