Star Blues

Star Blues

Gertaeraren datuak

Antolatu du

udala.tolosa.eus

Non

Lopez Mendizabal plaza

Noiz

04/07/2020

Tolosandblues 2020ren barruan. Jon Barreros (ahotsa, kitarra), Mikel Atxega (baxua), Yon Labayen (pianoa eta organoa), Fermín Etxeberria (bateria). Ez dira sarri topatzen errepertorioan eurek ondutako gaien bilduma bat eskaintzen duten eta hamabi konpasen topikotik aldentzen diren blues talde gazteak, are gutxiago garai bateko klasikoak hertsiki kopiatzen ez dituztenak formula jakin hura modu batean edo bestean kopiatzeko saioan, ahalegin hori erabiliegia eta, azken buruan, zalearentzako gogaikarria gerta baitaiteke sormenik gabe. Eta hori gutxi balitz, askoz ere ezohikoagoa da bluesaren hizkuntza unibertsala erabiliz gaiak bere hizkuntzan ontzen dituen talde bat aurkitzea, eta gainera gai horiek kalitate handiz eta euren nortasunaz aberastuta egotea. Talde hau osatzeko erabakia hartu zuten 2010. urtean egindako bilera batean. Gonbidapena beharko da kontzertuetara sartzekoIndarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurriak jarraituz egingo dira kontzertuak eta, hala, haietara joateko gonbidapena beharko da. Kontzertuetarako gonbidapenak kultur etxeko harreran eskuratu ahalko dira, eta sobran geratuko balira kontzertu bakoitzaren hasieran, kontzertu gunean bertan. Gonbidapenak astelehenetik aurrera eskuratu ahalko dira, kultur etxeko ordutegian: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Norbanako bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskuratu ahalko ditu kontzertu bakoitzerako.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak