"Cuatro (4") segundos"

"Cuatro (4") segundos"

Gertaeraren datuak

Non

Amaia Antzokia

Noiz

03/10/2020

CUATRO [4"] SEGUNDOS zirku garaikidearen, musika elektronikoaren eta dantza akrobatikoen ikuskizuna da. CUATRO [4"] SEGUNDOS burdin pila hori nire gorputzean erortzeko denbora izan zen. Minutu bihurtu ziren segundo batzuk. Segundo batzuk, oraingoan, nire onena eta garbiena atera zuten. Beldurra diluitu egiten da fokuak gorputz arin eta erabakigarrian uzteko. Pieza honek istripuei, arriskuei, bizitzari eta norberaren ezagutzari buruz hitz egiten du. CUATRO [4"] SEGUNDOSek barnean eramaten dugun animalia gogorarazten digu. Batzuetan gure bizitza salba dezakeen animalia hori. Bi giza irudi agertokian laino trinko baten erdian agertzen dira, lurrean etzanda zegoela. Pixkanaka-pixkanaka biek berreskuratzen dute eta horrekin batera mugimendua agertzen da. Hala ere, zerbait da arraroa beren begietan. Ez dira inoiz berdinak izango. Bizitza aldatuko duen esperientzia transzendentala bizi berri dute. IO KONPAINIAÁlvaro Pérez eta Álvaro Reboredo ‘Fitinho’ diziplina anitzeko artisten proiektu profesionala da IO Konpainia. Artista horiek euren trebetasunak batu zituzten adierazpen artistiko berri baten bila. Bi artisten arteko harremana 2009an sortu zen, Carampa zirku-eskolan zeudela, ikuskizun garrantzitsuen eta kultura-konpainien sorleku batean, alegia. Bi urte geroago, euren lehen proiektuari ekin zioten elkarrekin; hain zuzen, Circo de los Muchachos konpainiako Revolution Circus birari. Behin talde galiziar horretako esperientziari amaiera eman ostean, beste proiektu bati ekitea erabaki zuten, proiektu propio bati, Suitcase Circus izenekoa. Hartan, hainbat diziplinatako artistak bildu dituzte, helburu hau lortu nahian: kaleko ikuskizunak sormenaren bidez berrasmatzea, estiloak bateratuz eta ikusleari ustez ikusten ari denaz bestelako ikuspegia eskainiz. Harritzea, dibertitzea eta hunkitzea dira harrezkeroztik konpainiaren kezka artistikoa astintzen duten hiru balioak. Esperientzia profesionalen dualtasun hori Compañía IO konpainiaren bidez gauzatu da, eta sentimenduen eta emozioen hizkuntza unibertsalaren bidez komunikatzen da ikuslearekin, gorputzaren mugimendutik eta munduarekin duen interakziotik sortzen den elkarrizketa batean. - ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Álvaro Reboredo Fitinho
- ANTZEZLEAK: Beatriz Rubio, Javier Lemus eta Álvaro Reboredo
- MUSIKA ELEKTRONIKA ESPERIMENTALA: Javier Lemus
- MUGIMENDU ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Maximiliano Sandford
- ESZENOGRAFIA: Beatriz Rubio
- JANTZIAK: Atelier Efímero
- ARGIZTAPENA: Javier Quintana
- AHOTSAK: Aitor, Avelina, Amparo Girisho, Raquel, Toni eta Álvaro

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak