Museoen Foru Sareak, aurten ere, bisita gidatu tematikoak jarri ditu abian, familientzat eta pertsona helduentzat, abuztuan (eta uztailaren 30ean eta 31n), astelehenetan izan ezik. Haiek guztiak 12:00etan izango dira, aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe, gehienez ere 20 laguneko taldea osatu arte. Hala ere, badago bisita gidatuak aurretik hitzordua hartuz ituntzeko aukera (museo bakoitzera deituta), prestasunaren arabera. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak esan duenez, bisita gidatu tematikoak "pizgarri bat dira, bai gure museoak behin baino gehiagotan bisitatzen dituztenentzat, bai lehenengo aldiz bisitatzen dituztenentzat; izan ere, karteletan azaldutako informazioaz gainera,ezagutza trukatzen da gaian adituak direnekin, eta bisita esponentzialki positiboago bihurtzen da". Programa:- Astearteetan: uztailak 30 / abuztuak 13 / 20 / 27: Arabako Arte Ederren Museoa
- Asteazkenetan: uztailak 31 / abuztuak 14 / 21 / 28: Natura Zientzien Museoa
- Ostegunetan: abuztuak 1 /22 / 29: Arabako Arma Museoa.
- Ostiraletan: abuztuak 02 / 23: BIBAT Fournier Karta Museoa abuztuak 16 / 30: BIBAT Arkeologia Museoa
- abuztuak 02 / 23: BIBAT Fournier Karta Museoa
- abuztuak 16 / 30: BIBAT Arkeologia Museoa
- Larunbat eta igandeetan: Iruña Veleia
Bisita gidatu tematikoak Arabako museoetan
Gertaeraren datuak
Antolatu du
prentsa.araba.eus
Noiz
30/07/2024-etik 30/08/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.