Udako zinea Ermuan: "Padre no hay más que uno"

Udako zinea Ermuan: "Padre no hay más que uno"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ermua.es

Non

Orbe Kardinal Plaza

Noiz

28/08/2020

Ermuak udako zine eskaintza erakargarria izango du abuztuan. Udal kultura sailak dozena bat proiekzio interesgarri programatu ditu, orotariko generoak eta adin eta gustu guztietarako aproposak, titulu berriak edo estreinaldiak. Kalean, aire zabalean eta doan ikusi ahal izango ditugun proiekzioak. Saioak astean hiru egunetan egingo dira –astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan– hileko lau asteetan zehar, Orbe kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Euria eginez gero, Santiagoko parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa. Oso eskaintza zabala izango da, pandemiaren urteko uda atipiko honetako gauetarako. Proiekzioetan ikusle kopurua edo edukiera kontrolatua izango dute, segurtasun-neurri zorrotzen arabera egingo dira, gomendatutako gutxieneko distantzia soziala gordez, ikusleek bere maskara eraman beharko dute eta eserita egon beharko, zine eremura sartu nahiz irtetea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira, jende-pilaketarik egon ez dadin. Kontratatu diren tituluak eta erakustaldien datak jarraiki hauek dira:- Abuztuak 3: Viaje de Marta.
- Abuztuak 5: Cómo entrenar a tú Dragón 3.
- Abuztuak 7: Yesterday.
- Abuztuak 10: Familia al instante.
- Abuztuak 12: Yuli.
- Abuztuak 14: Spiderman, lejos de casa.
- Abuztuak 17: Shazan.
- Abuztuak 19: Green book.
- Abuztuak 21: Pequeño gran problema.
- Abuztuak 24: Infierno bajo el mar.
- Abuztuak 26: Mascotas 2.
- Abuztuak 28: Padre no hay más que uno.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak