Sopela Uda Kalean - Sopelako Udako kultur egitaraua

Sopela Uda Kalean - Sopelako Udako kultur egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Sopelako Udala

Noiz

27/06/2020-etik 16/08/2020-era

Udako kultur programazio honek aire zabaleko hogei jarduera baino gehiago ditu, ekainaren 27tik abuztuaren 16ra ospatuko direnak. Musika-hitzorduek, antzerkiek, zineak, magiak, dantzek, bakarrizketek, kalejirek eta haurrentzako hainbat ikuskizunek osatzen dute programazioa, guztiak Covid-19ari aurre egiteko osasun eta segurtasun neurri zein gomendioei egokituak. Alde horretatik, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta gutxienez ere 1,5 metroko tartea uztea pertsonen artean. Besaulkia aurrez esleituta egongo da, segurtasun-distantzia mantenduz. Bizikidetza-unitate bereko kideak elkarrekin eseri ahal izango dira. (*Antolatzaileek ezarritako segurtasun arauak ez betetzeak, jardueretan parte hartzeko debekua ekar dezake. )Programako hitzorduetakoren batera joateko interesa duten sopeloztarrek dagokien gonbidapena jaso beharko dute ikuskizun bakoitzaren aurreko ostegunetik aurrera. Pertsona bakoitzeko 5 gonbidapen eskura daitezke. Edukiera bete ezean, gonbidapenak eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan, hasi baino ordubete lehenagotik. Euria egiten badu, jarduerak Zipiriñeko patiora eramango dira. PROGRAMAZIOA, SOPELA UDA KALEAN: EKAINAREN 27TIK ABUZTUAREN 16RAEKAINAK 2711:00 Barinatxe txistu taldearen kalejira12:00 Sopelako joaldunen kalejira13:00 Jai Batzordearen eta COVID-19ren ondorioz hildako sopeloztar guztien omenezko aurreskua  eta lore eskaintza udaletxeko berdegunean13:15 Bertso saioa udaletxeko berdegunean-        Amets Arzallus-        Uxue Alberdi-        Unai Iturriaga-        Paule Loizaga-        Gai jartzailea: Arrate Illaro20:00 “Pulgas” antzezlana Kurtzio Kultur Etxean Pez Limbo konpainiaren eskutikEKAINAK 2812:30 “Panoli Kabareta” umeentzako kale ikuskizuna Udaletxeko berdegunean, Ganso & Cia konpainiaren eskutik20:00 Freshcool Dantza ikuskizuna udaletxeko berdegunean Tio Teronen Semeak konpainiaren eskutikEKAINAK 2919:00 Boleroak udaletxeko berdegunean “Trío Veracruz” taldearen eskutikUZTAILAK 322:00 Umeentzako zinema aire zabalean “mr. Link jatorri galdua” filmarekin udaletxeko berdeguneanUZTAILAK 418:00 Familia guztiarentzako magia ikuskizuna Imanol Ituño eta Tor magoaren eskutik udaletxeko berdeguneanUZTAILAK 14-15E-SPORTS ONLINE TXAPELKETA*13 urtetik aurreraJokuak:FIFA 2020 (Binaka/) – LEAGUE OF LEGENDS (5 pertsonatako taldeak)Izena emateko epea: Ekainaren 30etik uztailaren 10eraInformazioa eta izen-emateak: Hall-kulturala@sopela. eusUZTAILAK 1619:00 “Mulier” dantza ikuskizuna Maduixa konpainiaren eskutik Urgitxieta plazanUZTAILAK 1721:30 Bakarrizketa gaua Oscar Terol eta Gorka Aguinalderekin Urgitxieta plazanUZTAILAK 1822:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Pikatxu detektibea” filmarekin Urgitxieta plazanUZTAILAK 2418:00 “Só. ” zirko ikuskizun familiarra udaletxe plazan Xampatito Pato konpainiaren eskutikUZTAILAK 2522:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Los Goonies” filmarekin Udaletxe plazanUZTAILAK 3121:00 “AMAK” taldearen kontzertua Urgitxieta PlazanABUZTUAK 122:00 Zinema aire zabalean “Bohemian Rapsody” filmarekin Urgitxieta plazanABUZTUAK 722:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Play mobil. Filma” filmarekin Udaletxeko plazanABUZTUAK 821:00 The Beatles taldearen Musika akustikoa “The nowhere plan” banda tributuaren eskutik Udaletxeko plazanABUZTUAK 1422:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Campeones” filmarekin Urgitxieta plazan/ABUZTUAK 1518:00 “Ingurumena zaindu” ikuskizuna Patxin eta Potxinen eskutik Urgitxieta PlazaABUZTUAK 1619:00 “Golden Apple Quartet” taldearen kontzertua Urgitxieta plazan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak