Liburu Baby Kluba online: "Zaldi urdin bat margotu zuen artista"

Liburu Baby Kluba online: "Zaldi urdin bat margotu zuen artista"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Noiz

08/02/2021

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Monica Graciak Zaldi urdin bat margotu zuen artista liburua irakurriko du. Pamiela eta Kalandraka agitaletxeei esker, Eric Carlek idatzi eta ilustratutako eta Manu López Gasenik itzulitako liburuaz goza dezakegu.

Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezek eskainia.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Otsailaren 8an, 18:00etatik aurrera, ikusgai egongo da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak