"Bilbao izan", doako bisita gidatuak: Deustu

"Bilbao izan", doako bisita gidatuak: Deustu

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilbao Kultura

Noiz

13/07/2020-etik 14/07/2020-era

BILBOKO UDALAK BERRIRO JARRI DITU MARTXAN HIRIKO AUZOETAKO BISITA GIDATUAK ETA, UZTAILEAN, DEUSTU IZANGO DA HORIEN LEHENENGO GERALEKUABILBAO IZAN programak, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’ ekimenen bidez, Bilboko auzoen alde desberdina eta bitxikeriaz betea erakusten du.
Lehen txanda Deustukoa izango da uztailean. Abuztuan Arangoitin, Ibarrekolanda-Sarrikon irailean eta San Inazion urrian egingo dira.
Doako bisita gidatu horietarako izen-emateak ekainaren 22tik aurrera egin daitezke, 944 010 010 telefonoan. Bilboko Udalak, BILBAO IZAN ondarea zabaltzeko programaren bidez, berriro jarri du abian hiriko auzoen historia ezagutzeko aukera, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu oinez familian’ ekimenen eskutik, doako bisita gidatuak eskaintzen dituztenak. BILBAO IZAN programaren edizio berri honen lehenengo geldialdia Deustu auzoa izango da uztailean, ondoren, Arangoiti abuztuan, Ibarrekolanda – Sarriko irailean eta San Inazio urrian. EZAGUTU OINEZ
Oinez egingo diren bisita gidatuek, gure iraganaren parte bat, bitxikeriak eta une historiko jakin batzuek Bilboren nondik norakoan izan duten garrantzia ezagutzeko aukera ematen dute. Uztailean, Deustu protagonista dela, ‘Ezagutu oinez’ ekimenarekin bat egiten dutenek Deustuko Elizate zaharraren eremua ezagutuko dute. Ibar emankor batean dago, eta han txakolina eta baratzeko hainbat produktu ekoizten ziren, hala nola tomate famatuak, eta . jendea bizi zen bertan Bilboko Hiria sortu aurretik. Jovellanosek XVIII. mendeko auzoa ‘herrialde sorgindua’ gisa deskribatzen zuen, eta gaur egun hiriko auzorik ezagun eta bizienetako bat da. Kalez kale ibiltzeak aukera emango du auzoaren historia ezagutzeko, Goierriko landa inguruko bizitzari eta Bekoerriko ontzigintzari buruzko zerbait gehiago ezagutzeko; XIX. mendean jauregiak han eraiki zituzten familia aberatsei buruz edo bere izena daraman unibertsitateari buruz gehiago jakiteko, beste bitxikeria askoren artean. Uztaileko bisitak, ordu eta erdikoak, asteartetik ostiralera 11:00etan eta 18:30ean izango dira, eta larunbatetan 10:30ean eta 12:30ean. Ostegun arratsaldeetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Taldeen kasuan, euskarazko bisiten eguna eta ordua taldearekin berarekin adostuko dira, eskariaren arabera. EZAGUTU FAMILIAN
‘Ezagutu familian’ aurten bigarren aldiz ospatzen da, 2019an proposamenak izan zuen harrera onaren ondoren, eta lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat da. Bisita hauek diseinatuta daude familiak auzoak ezagutzeko, pista, joko eta ipuinen bidez, jatorria eta bilakaera ezagutzeko, kaleak, plazak, txokoak eta eraikin zaharrak zeharkatuz, begirada bitxi eta sortzaile baten bidez, esplorazio-kit batekin eta zentzumen guztiekin erne. Hala, uztailean, familiek ikuspegi berrietatik ezagutuko dute Deustu, eta haurrek arreta handiagoz behatzen eta entzuten ikasiko dute. Bisita horiek ordu eta erdikoak izango dira eta uztailaren 13an eta 14an egingo dira, astelehen eta astearteetan, 17:30ean, euskaraz eta gaztelaniaz. OSASUN ARAUAK
Bisita gidatu hauek osasun egoerak horretarako aukera ematen badu egingo dira. Parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea zaintzeko, aurten edukiera erdira jaitsi da —gehienez ere 15 lagun taldeko ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’, taldeak 12 pertsonakoak izango dira—, nahitaezko segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko. Maskara erabiltzea derrigorrezko izango da. IZENA EMATEA, ELKARGUNEA ETA ZELAN HELDU
Ekainaren 22tik aurrera, 944 010 010 telefonoan eman daiteke izena, astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara, bai ‘Ezagutu Deustu oinez’ bai ‘Ezagutu Deustu familian’ ekimenetan. ‘Ezagutu Deustu oinez’ ekimenaren elkargunea Deustuko zubia, 13an izango da. Zelan heldu: Metro Deustu / Bilbobus 01, 10, 11, 13, 18, 71, A7 / Tranbia: Abandoibarra. ‘Ezagutu Deustu familian’ programan parte hartzen duten familiek beren gidarekin topo egingo dute Agirre Lehendakariaren etorbideko 33an. Zelan heldu: Metro Deustu/ Bilbobus 01, 10, 11, 13, 18, 71, A7. Bisitan euria eginez gero, ibilbidea zertxobait alda liteke. BILBAO IZAN
‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu oinez familian’ BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. BILBAO IZAN markaren atzean, biltzen dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak. BILBAO IZAN batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak