Tartean Teatroak, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du. Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria. - Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendaria: Jokin Oregi
- Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
- Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos
"Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (akustikoa)"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Tartean Teatroa
Non
Kotxepin Kultur etxeko plazan (euria egongo balitz Kotxepinen barruan egingo genuke)
Noiz
08/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.