"El txiringo"

"El txiringo"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

korner.eus

Non

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)

Noiz

13/02/2020

Ekintza hau otsailaren 9tik 15era Donostian izango den Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioaren egitarauaren barnean dago. Oro har, kirolari eta, bereziki, futbolari buruzko solasaldi zoroa. Hamar solaskide: taldearen entrenamendu bat bera ere galtzen ez duen zalea, analista argentinar bat, estadioko soropilaren arduraduna, entziklopedia bizi bat, arbitro bat. . . Denek aztertzen dituzte, pasio handiz, gure kirolaren nondik norakoak. Liskarra eta barrea bermatuta daude. Borobil Teatroaren (duela zenbait urte sortu zuen Jokoz kanpo) ikuskizun berria Kornerren estreinatuko da lehen aldiz, eta berriro ere komedia erabiliko dute Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak antzeztutako pertsonaiek kirolak ezkutatzen dituen frustrazioak azaltzeko. Zuzendaria: Anartz Zuazua
Aktoreak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Asier Sota

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak