José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko Ikasketa Profesionalak (2020-2021)

José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko Ikasketa Profesionalak (2020-2021)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Gasteizko Udala

Noiz

07/09/2020-etik 18/06/2021-era

Izena emateko prozesuak hiru fase ditu: aurretiaz izena eman, sarrera probak eta matrikula. Informazio gehiago 945162606 edota cmdanza. administracion@vitoria-gasteiz. org + cmdanza. direccion@vitoria-gasteiz. org. Aurretiaz izena eman
Epea: 2020ko maiatzaren 11tik ekainaren 5era. Aurrez izena emateko, izapide hau bete behar da eta tramiteak adierazten duen lekuan aurkeztu:
Aurretiaz izena emateko izapidea

Irakaspen oinarrizkoen eta profesionalen sarrera probak
Sarbide-proba espezifikoa egin behar duten ikasleek Dantza Kontserbatorioan eman beharko dute izena. Horretarako, eskabidea bete eta zentroan entregatu beharko dute.
Sartzeko probaren eskabidea: maiatzaren 18tik ekainaren 5era, biak barne.
Proben lekua: José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa.

Matrikula
Eskolako ikasleak direnak: Ekainaren 8tik 19ra. . / Irakaspen oinarrizkoen eta profesionalen LEHENENGO maila: ekainaren 29tik uztailaren 3ra.
Ikasle berriak: / Lehen Harremanak 5, Lehen Harremanak 6 eta Dantza aurrekoa: ekainaren 8tik 19ra. / Oinarrizko ikasketak eta ikasketa profesionalak: ekainaren 29tik uztailaren 3ra. --Ikasketa hauen xedeak ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa eskaintzea eta gerora dantzaren alorreko profesional izango direnen trebakuntza bermatzea dira. Ikasketak burutzen dituzten bitartean, gure ikasleek jarduera artistiko osagarrietan aritzeko aukera dute, horien bitartez beren prestakuntza akademikoa aberastu eta osatzeko, bai eta dantzaren promozio eta hedapenari laguntzeko ere. 6 ikasturtetan antolatzen dira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak