"El sirviente"

"El sirviente"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

08/02/2020

El sirvientek harreman baten historia kontatzen du: Tony Williams gazte aristokrataren eta hura zaintzeko kontrataturiko zerbitzariaren –Barret-en– arteko harremana. Tonyk Barret behar du, ze, gerran eta Afrikan esperientzia gogorrak izan eta gero, eroso bizi besterik ez du nahi. Barretek, berriz, nagusi ezin hobea du Tony, bide ematen baitio berak nahi duen bezala jarduteko etxe-zerbitzari gisa: mirabekeriaz eta jabe izanik aldi berean. Eusebio Poncela, Pablo Rivero, Sandra Escacena, Carles Francino eta Lisi Linder dira Robert Maughan-en eleberriaren egokitzapen honetarako aktoreak, eta Mireia Gabilondo, berriz, zuzendaria. El sirviente Seda, Tanttaka Teatroa, La Cabaña Argentina eta De la oca produccionesen arteko ekoizpena da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak