Lemy River + Cônvoi + Voodoo Charms

Lemy River + Cônvoi + Voodoo Charms

Gertaeraren datuak

Antolatu du

katapulta.org/

Non

Arraunetxe. Santio Erreka Auzoa, 44

Noiz

03/10/2020

VOODOO CHARMS taldea Donostia eta Hondarribiko musikariek osatzen dute, lotura handia duten musika estilo ezberdinetatik datozenak: blues, rock, jazz, rockabilly. Uztartze honen emaitzari banda berak Voodoo & Roll deritzo. Bere agerraldiak egiteko modua bikaina da eta jai giro apartasortzen dute ikusleak swing eta rhythm and blues-en garaietara eramanez, egungo rock and roll ukituarekin ere. Orain taldea bere abestiez osatutako lehen EP-aren grabaketa prestatzen ari da. Voodoo Charms-eko kideak hauek dira: Karmen Savage (ahotsa), Jorge Carrere (gitarra eta ahotsa), Alex Haro (saxo tenorra), Rafa Ardanuy (kontrabaxua) eta Carlos Malles (bateria). LEMY RIVER “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin. Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian. . . Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela. Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du. Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado (bateria elektronikoa). Hurrengo diska berria izango denaren lehenengo 2 single-ak atera berri dituzte. Lehenengo abestirako Kataluniako Teka raperoaren kolaborazioa izan du eta “Bukowski” izena du, Donostiako taberna mitikoari aipamena eginez. Rap-musika eta Kavinsky edo M83 erako synthwave soinuak nahasten ditu. Bigarren single-a, IXI, abesti polit eta instrumental bat da eta psicodelia, pop eta elektronica soinuak ditu. 2019 hasieran Iñigo Higuera eta Jorge Garagorri donostiarrek, lehen Polaroid taldekideak izandakoak, CÔNVOI, proiektu berria martxan jarri eta etapa berri bat hasi dute, melodia itsaskor eta mozketa zuzeneetan apustu eginez. Gitarrek, atmosfera lodiek eta eutsitako kadentziek sinteei eta oinarri elektronikoei tokia emanez. Abestiek, kolore gehiagorekin disdira egiten dute eta bertan, testura ezberdinak eta soinu organikoagoak nabarmentzen dira. 2020 urtean zehar talderi Iwan Ieibar gehitzen zaio, perkusioetara, bera ere Polaroid taldekidea izen zen. Azkeneko hilabeteetan, “Eme Uno” beraien lehen EP-a izango denaren abestiak grabatu eta autoekoiztu dituzte. EP-a udazkenean aterako dute. Honen lehenego bi aurrerapenak argitaratu dituzte; Little Secrets eta Magic Room.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak