"20.000 especies de abejas" (Estibaliz Urresola)

"20.000 especies de abejas" (Estibaliz Urresola)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sarobeurnieta.eus

Non

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Noiz

17/05/2024

LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaUrnietako Udalak bat egiten du LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. Egun hori maiatzaren 17an oroitzen da mundu osoan 2005az geroztik, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak 1990eko maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela ospatzeko. Egun horren helburua LGTBIQ+ pertsonek (lesbianak, gayak, trans-ak, bisexualak eta intersexualak) mundu osoan jasaten duten diskriminazioa salatzea da, beren eskubideen benetako errealitatean aurrera egiteko helburuarekin. Era berean, pertsonen sexu-orientazio, identitate edo genero-adierazpenagatiko eraso fisiko, psikologiko, intelektual eta moralen aurkako salaketa, hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatu nahi dira. 20. 000 especies de abejasCocok zortzi urte ditu, ez dator bat besteen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina izen horretan ez du bere burua ezagutzen. Amak, Anek, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko, bertan bizi baita bere ama, Lita, eta bere izeba Lourdes, erleen hazkuntzari hertsiki lotua. Uda honetan, bizitza aldatuko zaienez, hiru belaunalditako emakume horiek beren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete.

Fitxa artistikoaSofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabaraín, Miguel Garcés, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar

Fitxa teknikoa:ZUZENDARITZA: Estibaliz Urresola
GIDOIA: Estibaliz Urresola
ARGAZKILARITZA ZUZENDARITZA: Gina Ferrer García
PRODUKZIOA: Garizan films, Inicia films
SOINUA: Koldo Corella
IRAUPENA : 128 minutos
HIZKUNTZA:  Gaztelera

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak