2024ko ikastaroen programazioa

2024ko ikastaroen programazioa

Gertaeraren datuak

Non

Cristobal Balenciaga Museoa

Noiz

20/12/2023-etik 31/12/2024-era

Museoak Cristóbal Balenciagaren lanarekin lotutako ezagutza eta prozedura teknikoak transmititzeko bideak aztertzen dihardu duela zenbait urtetik hona. Hala, hezkuntza-programa bat sustatzen du bi helburu nagusirekin: batetik, getariar jostunaren lanaren alderdi immaterialaren garrantzia azpimarratzea, eta, bestetik, ezagutza hori modaren profesionalen belaunaldi berrien esku jartzea. Ikastaro hauek, trinkoak eta praktikoak, museoan bertan egiten dira eta, era berean, tresna digitalek ahalbidetzen dituzten online prestakuntza-formula berriak. Programak hiru ibilbide planteatzen ditu: joskintza, fantasia eta brodatua. Eta maila desberdinak, proposatutako gaitasun teknikoak pixkanaka eskuratzeko aukera izateko. Ikastaroen inguruko informazio guztia PDF honetan eskuragarri.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak