Eskolan Kantari

Eskolan Kantari

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

14/06/2020

Abestea naturala, gozagarria, askea eta gertuko gauza da. Ezinbesteko eginbeharra da koru-kantua ikastetxeetara eramatea, errespetua, aniztasuna, sentikortasuna eta lankidetza sustatze aldera. 2016tik Bilboko Koral Elkartea, Bilboko eta inguruetako ikastetxeetan, «Eskola Kantari» izeneko gizarte- eta hezkuntza-proiektua aurrera eramaten ari da. Dagoeneko hamabost ikastetxe eta 200 haur baino gehiagok osatzen dute koru-sare hau. Aurtengo jardunari amaiera bikaina emango diote kontzertu honekin, ikastetxeetako koru guzti hauek parte-hartzaile izanik, Haurren Korua eta Bilboko Koru Elkarteko prestakuntza-koruekin batera. Haur askorentzat Arriaga Antzokian abesten duten lehen aldia izanik, poza eta  gogoa guri kutsatuz, bere ahotsez gozatzeko 200 motibo daude. Partaideak: Kontxa Eskola / Uribarri Eskola / Egiluze Ikastetxea / Deusto Eskola / Basozelai Gaztelu Eskola / Ibarrekolanda Institutua… Bilboko Koral Elkarteko Haurren korua eta formakuntza koruakZuzendaria: José Luis Ormazabal

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak