Tolosako Kultura Plazara (eta beste plazak) 2024: egitaraua

Tolosako Kultura Plazara (eta beste plazak) 2024: egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaplazara.eus

Noiz

05/07/2024-etik 14/09/2024-era

Udako eskaintza aurkeztu du Tolosako Udalak. Uztailaren 5etik irailaren 29ra bitarte musika, antzerkia, dantza, literatura, zinea edota haurrentzako ekintzak uztartuko ditu egitarauak, hitzordu gehienak kalean. Hori baita helburu nagusienetako bat: kulturaz plazan gozatzea. Udari itxiera emango dio aurten Kultura Plazara jaialdi nagusiak. Uztailean beharrean, iraila amaieran ospatuko da, 27tik 29ra. Lekua ere ezberdina izango da: Zumardiatxikiaren ordez, Zumardiaundian izango da. Horrez gain, eta ohikoa den moduan, Beste plazak lelopean, auzo batzuetara zabalduko da udako kultur eskaintza. Landa auzoetako emanaldietarako autobus zerbitzua eskainiko da. Emanaldia hasi baino ordubete lehenago irtengo da autobusa San Frantzisko pasealekuko geltokitik. Izena ematea beharrezkoa izango da, kultura@tolosa. eus helbidera idatzita. Beste plazak egitaraua:- Uztailak 5, 19:30 | ¡DALE RAMÓN!- Uztailak 12, 22:30 | Sara Azurza- Uztailak 19, 20:00 | Tolosako Udal Musika Banda- Uztailak 25, 22:30 | Burbuila magikoen ikuskizuna- Abuztuak 12, 20:00 | Matías Sagreras- Abuztuak 23, 19:30 | Welcome & Sorry- Abuztuak 30, 20:00 | The Donkey Riders- Irailak 1, 18:00 | Ztandap- Irailak 7, 18:00 | Grimm Anaien parkea- Irailak 14, 18:00 | Kalakan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak