Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Bizkaiko museoetan

Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Bizkaiko museoetan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bizkaia.eus/

Noiz

18/05/2020

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. ICOMek (Museoen Mundu Kontseilua) antolatzen du ekitaldi hori, eta urtero Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartzen du, lurraldeko museoekin batera. Aurten ere efemeride hori ospatzen da, eta modu berezian. Foru erakundeak erakusketa birtual bat antolatu du, lurraldeko museo bakoitzaren pieza enblematiko, esanguratsu eta garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituena. Hogeita hamar museok baino gehiagok objektuak eta piezak 'utzi' dituzte erakusketa birtual honetarako, eta maiatzaren 18tik aurrera ikusgai izango da www. museoeneguna. eus plataformaren bidez. Erakusketa birtualeko bisitaria erakusketa osatzen duten piezen multzora sartu ahal izango da, baita lanei buruzko informazioa eskuratu ere. Ikus-entzunezko hainbat baliabide eskuratzeko aukera ere badago, aukeratutako pieza zehatzago ezagutu ahal izateko. Erakusketa maiatzaren 18tik aurrera izango da ikusgai eta hilaren amaierara arte bisitatu ahal izango da. Aukera paregabea da lurraldeko museoetako altxorrak bisitatzeko, eta lan horien bidez gure historiaren, tradizioaren, ohituren, aisiaren, kulturaren, sinesmenen, ekonomiaren, artearen eta kirolaren alderdiak ezagutzeko. Erakusketak antzinako hainbat osagai biltzen ditu, gai askori buruz hitz egiten digutenak: Bizkaiko lehen biztanleak, lanbideak, arrantza, errementaritza, meatzaritza, ontzioletako lana eta jarduera industrialagoak. . . Piezek gerraz eta bakeaz hitz egiten dute, landa-guneetako bizitzaz eta herribildu eta hirietako bizitzaz. Athleticez, ardoaz eta animaliez. Eta jakina, euskarari buruz ere. Bizkaiko Foru Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi honetan parte hartzen duten museo guztiei, proiektu hau posible egiteagatik. Aldi berean, foru erakundeak herritar guztiak gonbidatzen ditu lurraldeko museoek gordetzen dituzten altxorrak bisitatzera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak