ANAIM COMEDY CLUB 2020

ANAIM COMEDY CLUB 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Gayarre Antzokia

Noiz

21/12/2020-etik 27/12/2020-era

Iruñeko Udalak eta ANAIM Musikaren Industriako Nafarroako Elkarteak ‘Anaim Comedy Club’ aurkezten dute Gayarre Antzokian, sei umore-ikuskizunez osaturiko zikloa. Abenduaren 21etik 27ra izanen da, eta komediaren artista hauek izanen dira: Salva Reina, Agustín Durán, Txabi Franquesa, Álex O´Dogherty, El Sevilla, Íñigo Salinero, Gorka Aguinagalde eta Alazne Etxeberria. Sarrerak hala www. teatrogayarre. com webgunean nola Gayarre Antzokiko leihatilan eros daitezke. Zikloa irekitzeko, Salva Reina ariko da, hilaren 21ean, astelehenarekin, 19:30ean. Reina gaur egungo komediaren aktore ezagunetako bat da, eta besteak beste ‘Allí abajo’ seriean eta ‘Señor, dame paciencia’ filmean aritu da. ‘Monólogos 10’ ikuskizun honetan, Charlie Díaz-ek ere hartuko du parte. Hilaren 23an, asteazkenarekin, Agustín Durán umoregilea ariko da, ‘Cazafantoches’ ikuskizunarekin, 19:30ean. Eguberri egunean, abenduaren 25ean, saio bikoitza izanen da bakarrizketetan eta umorean ohiko diren bi aktorerekin. 18. 00etan, Txabi Franquesak ‘Escocía’ emanaldia eskainiko du, eta 20:30ean, Álex O´Doghertyk ‘Imbécil’ lana ekarriko du. Zikloa abenduaren 27an amaituko da, igandean, beste saio bikoitz batekin. El Sevilla polifazetikoa 12:00etan ariko da ‘La vida es rocanrol’ obrarekin, eta besteak beste ‘Allí abajo’ seriean parte hartzeagatik ezagunak diren Gorka Aguinagaldek, Íñigo Salinerok eta Alazne Etxeberriak ‘Monólogos sin red’ eskainiko dute 19:30ean. ‘Anaim Comedy Club’ Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorrak eta sektore horretako Nafarroako enpresek sustatutako partaidetza-prozesuan sortu zen, COVID-19aren testuinguruan kultura biziberritzera zuzendutako lan-mahaietan. Horrela, Iruñeko Udalak sostengua erakutsi nahi dio ikuskizunen sektoreari, horretarako mota orotako publikoari zuzendutako ziklo bat martxan jarrita. Kultura segurua
Ikuskizunak Gayarre Antzokian izanen dira, espazioa egokitua baitu edukierari eta higiene- eta osasun-neurriei dagozkien arauekin bat egiteko, bertaratzen direnen segurtasuna bermatzea helburu. Halaber, beharrezko informazioa jasoko da formatu elektronikoan osasun agintariek kontaktuen jarraipena egin ahal izan dezaten, azkar, kutsatzerik izanez gero. Edukiera mugatuak eta protokoloak egokitzeak helburu dute osasun egoera berriari loturiko arriskuak ahalik eta gutxien izatea, #kulturasegurua terminoa errealitate bihurtu ahal izateko.
ANAIM Musikaren Industriako Nafarroako Elkartea gure komunitateko zuzeneko musika eta ikuskizunen ordezkari diren hamabost enpresek osatzen dute: Black Izar, Burcor Producciones, De Miguel Producciones, Deepsoda, El Dromedario Records, Gor Diskak, Imaginascene, In&Out Producciones, Irufest Producciones, Last Tour, Panda Artist, Taste The Floor, Indara Aretoa, Totem Aretoa eta Zentral Aretoa. ANAIM COMEDY CLUB. GAYARRE ANTZOKIA. ABENDUAREN 21ETIK 27RA
• Abenduak 21, astelehena. 19:30
o Salva Reina, Charlie Díazek aurkeztuta
o ‘Monólogos 10’
• Abenduak 23, asteazkena. 19:30
o Agustín Durán
o ‘Cazafantoches’
• Abenduak 25, ostirala. 18:00
o Txabi Franquesa
o ‘Escocía’
• Abenduak 25, ostirala. 20:30
o Alex O’Dogherty
o ‘Imbécil’
• Abenduak 27, igandea. 12:00
o El Sevilla
o ‘La vida es rocanrol’
• Abenduak 27, igandea. 19:30
o Iñigo Salinero eta Gorka Aguinagalde, Alazne Etxeberriak aurkeztuta
o ‘Monólogos sin red’

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak