Familientzako tailerra: "Izenak izanak egiten"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
museochillidaleku.com
Non
Chillida Leku
Noiz
26/10/2024
¿Nola jartzen diogu izena zerbaiti edo norbaiti? Zerk erabakitzen du? Chillidak forma kurboko eskultura egin zuen eta ikusi zuenean Hokusairen Etxea deitzea erabaki zuen. Larraitz Torres artista zerbaiti edo norbaiti izena jarri behar zaion unetik abiatzen da bere proiektua garatzeko, “Izenak izanak egin”. Poesia ere izendapenaren bilaketa horretan agertzen da, ez eremu sinboliko eta artistikoan soilik, baita harremanak izateko eran ere. ¿Zer lotura dago ahozko hizkuntzaren eta erabilitako irudien artean?Jarduera honek mundu plastikoa eta bisuala, arkitektura eta haurtzaroko kontaera uztartzen ditu. Tailerrean zehar, zentzumen-espazio bat eraikiko dugu elkarlanean hitzetik eta marrazkitik abiatuta. BIO_Larraitz TorresLarraitz Torres pedagogiako eta pop kulturako elementuekin lan egiten duen artista da, beste adimen batzuetara hurbiltzeko. Plastificción (Mugatxoan/Arteleku 2003) performancearekin hasi zuen ibilbidea. Harrezkero, hainbat proiektutan egin du lan, hala nola:Permanent Vacation Version (Artium), Inicio-Nowness (La Casa Encendida), The landscape the song the make up (Marfa, EEBB) edo Analphabet Orquestra (DAI/Casco, Stroom Den Hague, NL). Performance izaerako proiektu ugari garatu ditu, eta Alkolea Beach espazioa kudeatu eta diseinatu du, Amaia Urra eta Sandra Cuesta artistekin batera. Haiekin Colombina's musika-proiektua ere lantzen du aldi berean.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.