Literaturia 2024: "Manifestua" + "(B)egira!"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zarautz.eus
Non
Modelo Aretoa
Noiz
24/05/2024
2024ko Literaturia jaialdiaren barruan. Letrazaleek maiatzaren 24tik 26ra izango dute zabalik "euskal letren plaza", Zarautzen. Hiru egunez, Literaturia literatura jaialdia ospatuko dute kostaldeko herrian, "(B)egia" leloa hartuta, "begiaren eta egiaren arteko baturak eragiten dituen ideia asoziazioetan" sakontzeko. Azken batean, "sinetsi ahal dugu ikusten dugun hori?". Aurtengo manifestua Mari Luz Estebanek idatzi du, eta ostiralean irakurri du, Modelo aretoan, 20:00etan. Halaber, aurtengo omendua Booktegi plataforma digitala izango da. Ondoren, (B)egira! Kamikaze kolektiboaren (Iraia Elias, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola) antzezlana izango da. Komedia garratza da, eszenatokiko fokuen atzean ezkutatzen den errealitatea zein den agerian utziko diguna.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.