Ene Kantak: Liluragarria

Ene Kantak: Liluragarria

Gertaeraren datuak

Antolatu du

durangokoazoka.eus

Non

Gasteizko Principal Antzokia

Noiz

19/12/2020-etik 20/12/2020-era

Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. 2011n jaio zen, Urko Oskoz eta Nerea Urbizuren gogo eta nahien ondorioz. Gure ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Batzuetan herri abestien bertsioak ere egiten ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten. Jadanik 8 disko kaleratu ditugu, eta 4 ikuskizun aurkeztu, azken hauek gure abestiak baliatuz. “LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, euskaraz zuzendutako haurrentzako ikuskizun bat da. Geure abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute. Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo dieFamiliarentzako ikuskizunaPrezioa: 6/12/18 euros

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak