"Mulïer"

"Mulïer"

Gertaeraren datuak

Non

Eskolako patioa

Noiz

24/09/2020

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea. Maduixa konpainia Suecan (Valentzia) sortu zen, 2004. urtean, Joan Santacreu-ren gidaritzapean, ikusle guztientzako areto- eta kale-ikuskizunak sortzeko helburuarekin. Konpainiak sektore profesionalean finkatzea lortu du, ikuskizun berezi eta zorrotzak sortuz eta prozesuak arretaz ikertuz. Horrela, hogei bat sari jaso dituzte. 2. 500 emanaldi baino gehiago egin dituzte eta milioi bat ikusle baino gehiago izan dituzte, Europako, Asiako, Ipar Amerikako eta Erdialdeko Amerikako 20 herrialde baino gehiagotan. FITXA ARTISTIKOA- IDEIA, ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Joan Santacreu
- KOREOGRAFIA SORKUNTZA: Mamen García
- DRAMATURGIA: Roser de Castro
- MUSIKA KONPOSAKETA : Damián Sanchez
- ANTZEZLEAK: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak