Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia ezin hobeto nahastuz, MOMIXek ikusleei hegan eginarazten die untxi-zuloan zehar, ALICE izeneko Moses Pendletonen sorkuntza berrian. Literatura unibertsaleko istorio ezagun, bitxi, entretenigarri eta magikoenetako baten moldaketa pertsonal eta guztiz askea da: Lewis Carrollek 1865ean argitaratutako Alizia herrialde miresgarrian istorioaren moldaketa. Etengabeko eraldatze-prozesuan dagoen Alizia bat erakusten digu ALICEk, muga zehatzik ez duen gorputz bat, hazi, uzkurtu eta berriro hazten dena, magiaz eta efektu bisualez betetako dantza batean. MOMIXen birmoldaketa honetan, Pendletonen dantzariek gorputzak hedatzen dituzte, euskarrien, soken eta beste dantzari batzuen gorputzen laguntzarekin, irudi, ilusio, musika, tramankulu eta Phoebe Katzinek sortutako jantzi bikain eta liluragarriz osatutako sekulako erakustaldia lagun dutela. MOMIXen produkzio guztietan bezala, inoiz ez da jakiten zer gertatuko den. Publikoak, bidaia magiko, misteriotsu, dibertigarri eta xelebre batean murgilduz, hori guztia eta askoz gehiago ikusiko du. Zuzendari artistikoa: Moses Pendleton.
Jantzien diseinua: Phoebe Katzin.
Argiztapenaren diseinua: Michael Korsch.
Bideoaren diseinua: Woodrow F. Dick, III.
Ballet-maisua: Victoria Mazzarelli.
Armiarma-txotxongiloen diseinua: Michael Curry. SAIOAK26/11/2024 19:30
27/11/2024 19:30
28/11/2024 19:30
29/11/2024 19:30
30/11/2024 17:30 eta 21:30
01/12/2024 18:00
"ALICE"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatroarriaga.eus
Non
Arriaga Antzokia
Noiz
26/11/2024-etik 01/12/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.