Pablo Milanés

Pablo Milanés

Gertaeraren datuak

Antolatu du

KulturAZ

Non

Soreasu Antzokia

Noiz

09/05/2020

Trobalari kubatarra eskaintzen ari den Esencia Tour'20 biraren baitan, Azpeitiko Soreasu Antzokian izango da bere kantutegiko abesti entzutetsuenak abesten. Pablo Milanés trobalari kubatar ezaguna Azpeitiko Soreasu Antzokian izango da maiatzaren 9an. Kontzertua 22:00etan hasiko da -ate irekiera 21:30ean izango da- eta sarrerak kulturaz. eus webgunean eskuratu daitezke, 35€-45€ (+ kudeaketa gastuak) artean ordainduta.

Esencia Tour'20 biraren baitan etorriko da Azpeitira Milane?s. Musikari kubatarrak bere obraren esentzia bildu nahi izan du bertan. Bere ibilbideko abesti ezagunenak (En Breve Espacio, Yolanda, Para Vivir, Ya Ves. . . ) nahiz Milanésen musikaren ezaugarri nagusiak biltzen dituzten abestiak eskainiko ditu kontzertuan. Milanések sei hamarkada daramatza oholtza gainean. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berriaren erreferente nagusia da.

2005ean bi Latin Grammy lortu zituen, eta, 2015ean, Lifetime Achievement Grammya. Hala eta guztiz ere, ez dio une batean ere eszenatokiei muzin egin, eta musika nahiz poesia sortzen eta abesten jarraitu du azken urte hauetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak