Troia eta Atallu bidegorri baten bidez lotu ote daitezkeen aztertzea eskatu du EAJ-k

Usurbilgo EAJ-PNV alderdiak bi eskaera bideratu ditu aste honetan, udal gobernuak gauzatu ditzan.   “Alde batetik, bidegorri baten bidez Atallu kalearekin konexioa egiteko alternatiben azterlana gauzatzea. Eta bestetik, herriko kaxkoan dagoen usoen izurriteari aurre egitea”.