Mikroantzerkia: "Ahoy!" eta "Sala de espera"

Mikroantzerkia: "Ahoy!" eta "Sala de espera"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Katapulta Tour Gipuzkoa

Non

Xenpelar Etxea

Noiz

05/12/2020

KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2020
Arte Eszenikoetako emanaldiak – Antzerkia:
- KOKRETA TEATRO-ren, AHOY! antzezlana
- 21:12 PRODUKZIOAK-en , SALA DE ESPERA antzezlana

Sarrera-gonbidapenak: beharrezkoa da gonbidapenak aurretik hartzea honako esteka honetan: bibe. me.
Leku mugatua: 35 pertsona.
Emanaldi bakoitzaren iraupena: 20 minutu.
Hizkuntza: AHOY! euskaraz.
Hizkuntza: SALA DE ESPERA” gaztelaniaz. KOKRETA TEATRO – AHOY!Kokreta Teatro konpainia Berlinen sortu zen 2017 urtean, ardatz bezala Antzerki Fisikoa, komedia eta musika/erritmoa edukiz. Orain arte egindako antzezlanak ingelesez eta gaztelaniaz izan dira. Produkzio gehienak taldeko kideek egindako sorkuntza kolektiboak dira nahiz eta beste aktore eta zuzendari batzuekin lan egin duten ere. Kideak Argentinatik eta Euskal Herritik datoz eta sortutako ikuskizunak Alemanian, Argentinan, Espainian eta Euskal Herrian aurkeztu dituzte orain arte. Azkenengo produkzioak Miguel Angela; Volare, Florencia Benderskyk idatzia eta zuzendua; AHOY! ; eta SURCO izan dira. Sinopsia: Lurra eta itsasoa aurkituko ez zirela uste zuten, itsasertza existitzen ez zela, eta olatuek banatu besterik ez zutela egiten. Denbora askoz horrela izan zen, baina haizea norabidez aldatzen da eta olatuak ere bai, eta batzuetan lurra bakeak egiten bezala laztanten dute. Honela, distantzia zaharrak txikitu eta lurra eta itsasoa berriro elkartzen dira. AHOY! bigarren aukera bat izan zuen maitasun debekatu eta "berezi" baten istorioa da. Antzezlanaren deskripzioa: Karratu txiki batean (1mx1m) gertatzen den antzezlan erritmiko eta dinamikoa. Espazio murriztuak aktoreei eszenako jolas berriak esploratzeko beste aukera batzuk ematen dizkie. Obraren kodea komikoa da, oinarri bezala kritika soziala edukiz. Irudi fisiko eta musikalekin jolasten da, honela ikusleak, denbora txiki batean, fikziozko mundu batean murgilduz. Antzezleak: Irene Hernando Etxeberria eta Jon Ander Alonso Unanue.
Zuzendaritza: Irene Hernando Etxeberria.
Ekoizpena: Kokreta Teatro. Facebook: kokretateatro
Instagram: kokretateatro
Instagram Irene Hernando: hernandoirene
Instagram Jon Ander Alonso: alonso. jonander21:12 PRODUKZIOAK – SALA DE ESPERABi aktore gazteen arteko errespetu eta mirespenetik sortzen da 21:12 PRODUKZIOAK. Elkarrekin sortu, ikasi eta lan egiteko desiraz. Naiara Arnedo eta Ion Sagarzazu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ezagutu ziren 2002 urtean. Eszena bat partekatu zuten orduan, eta ia konturatu gabe sortu zuten elkarren arteko lotura. 2018an euren mikroantzerkiko obra propioak sortzea erabakitzen dute eta Paco Sagarzazuren laguntzarekin Chejov-en testuetan oinarritutako Lo contrario al aplauso estreinatzen dute. Baita ere, sortu eta estreinatu dituzte: Visita guiada, Bonito secreto eta Sala de espera antzerki lanak. ? Sala de espera 2019an estreinatu zuten Bilboko "Pabiloi 6-ko Antzerki Arina Jardunaldietan". ?Sala de espera antzezlana: 2021 urtea da. Itxarongela bat. Bi ezezagun. Honeraino dena nahiko normala izango litzateke mundua virus hilgarri batek suntsitu ez balu eta ez dago itxaropen haundirik. ?Maria Luisa, urteak darama Bacilofobia batek sortu zion portaera-nahasmendu bat jasaten; mikrobioei beldur irrazionala, bere neurrira egindako mundu berri batean bizi da, non birus kontrako neurri guztiak gutxi diren. Gela horretan Francisco dago, bere txanda lasai itxaroten. Elkarrekin konturatuko dira, itxarongela batek bere onetik ateratzen duela. Antzezleak: Naiara Arnedo y Ion Sagarzazu.
Zuzendaritza: Pako Sagarzazu.
Ekoizpena: 21:12 Produkzioak. Webgunea: www. veintiunodoce2112. com
Facebook: veintiunodoce. produkzioak. 3
Instagram: veintiunodoceprodukzioakEkitaldi hau honako eragile hauek antolatu dute: Katapulta Tour Gipuzkoa + Errenteriako Udala – Kultur Saila.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak