"Time is a muscle"

"Time is a muscle"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

17/10/2024

"Tiempo como cuerpo" Olatz de Andrésen proiektu koreografikoak denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. «Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da», koreografoak berak azaldu bezala. Proiektua urrian jarriko da abian, “Time is a Muscle” dantzako pieza-esperientzia iraunkorrarekin. Pieza horretan, Olatz de Andrések publikoari gonbita egiten dio denboraren presentzia hauteman dezan espazioan dagoen beste gorputz bat balitz bezala. Horrekin batera, Lantegia 1en, ikusgai egongo dira artistak bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia iragankorra denaren erregistro gisa baliatuz garatutako ikerketa- eta sorkuntza-prozesuen material batzuk. Olatz de Andrés Azkuna Zentroaren artista kide gisa gauzatzen ari da ikerketa-prozesu askotariko honen parte bat 2024an eta 2025ean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak