Bere lehen bi disko arrakastatsuen ondoren, Nøgen talde donostiarra errepidera itzuli da ‘Åben Cirkel’ bere hirugarren diskoa aurkeztera. Lan berriarekin mugak hautsi eta orain artean ezezagun zituen latitude berrietara heltzea du helburu taldeak, eta horretarako Ane Negueruela abeslariaren ahots hunkigarri eta boteretsuaren zein gainerako taldekideen bultzada eta bizitasunaz baliatuko dira.
Nacho Mur (La M. O. D. A. , Luis Fercán, Valeria Castro), JEWLN (Hofe, IZARO, Merina Gris), Eliot James (Two Door Cinema Club, Bloc Party, Noah and the Whale ), Jordi Mora (Cala Vento, Quique Gonzalez, Lory Meyers) edota Brais Ruibal (St Woods, Alice Wonder, Xoel López) bezalako izen handien ekoizpen eta nahasketa zainduekin, donostiarrek beren melodia ezagunak elementu berriekin osatuko dituzte, entzuleak soinu bidaia berri batean barneratzeko. Horren adibide dira, besteak beste, David Ruiz La M. O. D. A. -ko abeslariaren laguntzarekin egindako ‘Abendua’ abesti sakona zein ‘Guztia edo ezer ez’ bezalako kanta energikoa.
Bigarren diskoko geldialdiaren ondoren, Ane Negueruela abeslariaren itzulerak ere jauzi kualitatiboa eskaini dio taldeari. Abeslariaren hitzetan, “erronkarik handienetako bat ahotsa abestiaren beharren arabera moldatzea izan da, hau da, abestiak eskatzen digunera egokitzea, eta ez alderantziz. Uste dut etapa berri honek ate batzuk ixten eta beste batzuk irekitzen lagunduko digula”.
‘Åben Cirkel’ Nøgenen esentzia inoiz ez bezala sintetizatzen duen album eklektiko honen izenburua da. Soinu folkie-tatik hasi eta soinu modernoagoetara iritsiz, euskal bandak lehen notatik harrapatuko zaitu.
NØGEN + TALDE GONBIDATUA
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturaz.eus
Non
Sanagustin Kulturgunea
Noiz
14/12/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.