"Matriuska"

"Matriuska"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

larrabetzu.eus

Non

Eskolako aterpea

Noiz

04/10/2020

Obrako pertsonaiek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera. Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak. Umore biziaz ahalduntze bidaia indartsu baten parte izango da ikuslea. Fitxa artistikoa- Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias
- Aktoreak: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias
- Testua: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias
- Kartela: Amancay GaztañagaOHARRA: Guztion Osasuna babesteko protokoloa bete beharko da: Aforoa mugatua, musukoak beharrezkoak dira, erreserba egin beharko da, telefonotik deitu erreserba egiteko 944558271  edo kulturbilgunea@gmail. com mail bat bialduta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak