"Babo Royal"

"Babo Royal"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Ermuko Udala

Non

San Pelaio Plaza

Noiz

12/07/2020

Etxetik plazara ekimenaren baitan. 50 m2-ko inperio bat, errege ero bat eta trobadore berezi bat. Xelebrekeria nagusi den lurralde txiki bat. Tronpetak joka ari dira, banderatxoak airean. . . Has dadila ospakizuna!Denok gaude gonbidatuta parte hartzera, sinbolikoki zein fisikoki, oturuntzan, eskaintzan, dantzaldian eta errege-desfilean. Erregeak zer nahi, huraxe egingo da fantasia. Hierarkiak iraultzen diren jolas bat da Babo Royal; horretan, aurreikus daitekeenak harrituko gaitu, eta debekatuta daude zentzutasuna eta normaltasuna. Fitxa artistikoa- Sorkuntza eta zuzendaritza: GANSO&Cia
- Zuzendaria: Gorka Ganso
- Klown aktorea: Gorka Ganso
- Klown musikaria: Txefo Rodríguez
- Musika entrenatzailea: Iñaki Santos
- Zuzendari laguntzailea: Cecilia Paganini
- Zuzendaritza artistikoa: Gorka Ganso
- Jantziak: Cecilia Paganini
- Argazkia: Asier BastidaOSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK- Nahitaezkoa da maskara erabiltzea publiko-esparrura sartzeko. Bakoitzak berea ekarri beharko du.
- Publikoak eserita egon behar du emanaldi osoan zehar. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro bertan sartu.
- 10 urtetik beherako haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute.
- Aulkien artean 2 metroko distantzia-neurriak gorde beharko dira, bizikidetza-unitate bereko pertsonak izan ezik.
- Barrutira sartzean, pertsonen arteko 2 metroko distantzia ere gorde beharko da.
- Ikuskizuna amaitutakoan, publikoa bere eserlekuetan egon beharko da, eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko ditu, esparrutik mailaka irteteko.
- Programatutako ekitaldietarako aldez aurretik eta doako sarrerak banatuko dira.
- Sarrera aldez aurretik eskuratu duten pertsonek sartzeko lehentasuna izango dute, bai eta eskenatokitik hurbilago dagoen eserleku bat ere.
- Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan jaso beharko dira, astez aste, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. , ekainaren 29tik.
- Sarrera-bilketan hilara gordetzean, 2 metroko distantzia eutsi behar da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak