Bes-Te-Bat! zikloa: Ruper Ordorika

Bes-Te-Bat! zikloa: Ruper Ordorika

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Galdakaoko Udala

Non

Torrezabal Kultur Etxea

Noiz

11/02/2021

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Ahotsa eta gitarra: Ruper Ordorika
Gitarra, biolina eta mandolina: Arkaitz Miner
Baxua: Lutxo Neira
Bateria: Hasier Oleaga

1980-2021

"Ez dakit dakizuen, baina 1980n Galdakaon euskal musikaren epizentroa zen. Bai, ondo irakurri duzue: E-PI-ZEN-TRO-A. Hemen geneuzkan Xoxoa disketxearen grabazio estudioak, eta berton grabatu ziren garai hartako hit asko (Itoiz, Errobi. ) eta tartean 24 urteko gazte baten lehen diskoa: Ruper Ordorikaren Hautsi da anphora. Abestien letrak Bernardo Atxaga poeta gaztearenak ziren. Joxe Migel Barandiaran kalean zeuden Xoxoa grabazio estudioak - Torrezabaletik oso gerti- eta hantxe aparkatzen zuen Ruperrek Nire furgoi beltzak kantan famatua egin zuen "arraia laranja, kolore beltza" furgoneta. 2020an kontu dexente geroratu behar izan genituen, baina 2021 honetan bada ospatzeko efemeriderik, esaterako Ruperren lehen diskoaren 41. urteurrena. Ospakizun honetara bilduko gara Torrezabal aretoan Ruperzale asko. Berton espero zaituztegu". Josu Lezameta Larrabeiti

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak