Musikagileak 2020-2021 - Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua

Musikagileak 2020-2021 - Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

musikagileak.com

Noiz

24/09/2020-etik 03/02/2021-era

MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak bere XI. Musika Garaikidearen Zirkuitua aurkezten du, 2020ko irailaren 24a eta 2021eko otsailaren 3a bitartean egingo dena. Zirkuituan, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Jean Deroyer-en gidaritzapean), Synergein Project, Sigma Project, Cuarteto Granados, Kea Ahots Taldea, Inéditas, Aitor Úcar, Ciklus Ensemble, Ensemble Sinkro eta Bilbao Sinfonietta entzuteko aukera izango da; emanaldiak Bilboko Campos Elíseos Antzokian, Musikeneko entzulekuan, San Telmo Museoan eta Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko entzulekuan egingo dira. Aipatutako kontzertuez gain, hainbat ekintza pedagogiko eta dibulgatibo garatuko dira. Horrela, Aureliano Cattaneo maisuak Musika Garaikideko Konposizio ikastaroa eskainiko du urriaren 26, 27 eta 28an. Horrez gain, Synergein Project-ek perkusiorako teknika berriei buruzko hitzaldi bat eta perkusiorako Interpretazio Garaikideko Masterclassa emango du urriaren 16an. Musikagileak 2020-2021 - Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua: egitaraua [PDF - 12,9 MB]Egitaraua- 2020ko irailaren 24an, 20:00etan, Campos Elíseos Antzokian (Bilbo): Bilbao Orkestra Sinfonikoa
- 2020ko urriaren 15ean, 20:30ean, Jesus Guridi Kontserbatorioan (Gasteiz): Synergein Project
- 2020ko urriaren 16an, 20:00etan, Musikenen (Donostia): Synergein Project
- 2020ko urriaren 17an, 20:00etan, Niessen Kulturgunean (Errenteria): Sigma Project
- 2020ko urriaren 26an, 27an eta 28an, 16:00etatik 20:00etara, Musikenen (Donostia): Konposizio garaikideko ikastaroa, Aureliano Cattaneorekin
- 2020ko urriaren 28an, 20:00etan, Musikenen (Donostia): Cuarteto Granados
- 2020ko azaroaren 14an, 20:00etan, Sen Telmo Museoan (Donostia): Kea Ahots Taldea
- 2020ko azaroaren 25ean, 20:00etan, Musikenen (Donostia): "Inéditas: la voz invisible de las compositoras"
- 2020ko abenduaren 10ean, 20:00etan, San Telmo Museoan (Donostia): Aitor Úcar
- 2020ko abenduaren 19an, 19:30ean, Jesus Guridi Kontserbatorioan (Gasteiz): Ensemble Sinkro
- 2021eko urtarrilaren 14an, 20:00etan, San Telmo Museoan (Donostia): Ensemble Ciklus
- 2021eko urtarrilaren 21ean, 20:00etan, Kutxa Kultur Klubean (Donostia): Ensemble Sinkro
- 2021eko otsailaren 3an, 20:00etan, Musikenen (Donostia): Bilbao Sinfonietta

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak