Virginia Wolfen "Gela bat norberarena" liburuari buruzko solasaldia

Virginia Wolfen "Gela bat norberarena" liburuari buruzko solasaldia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ormaiztegi.org

Non

Ormaiztegiko Liburutegia

Noiz

30/06/2020

Herriko liburutegian sei liburu tertulia antolatu dira guztira 2020an. Urtarrilaren amaieratik ekainera bitartean izango dira, hilabeteko azken asteartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaztelaniazko liburuen inguruko gogoeta egingo da lehen hiru saioetan, euskarazkoena azken hiruretan. Bi dinamizatzaile izango dira topaketa hauetan. Bata, Monica Leiva kazetaria; bestea, Miriam Luki kazetari eta idazlea. Tertulietan gai desberdinak jorratuko dira, liburu bakoitzaren nondik norakoen arabera, eta, betiere, berdintasuna nahiz migrazioaren ikuspegia landuta. Datorren ekainaren 30ean izango da aurtengo azken saioa (momentuz), eta, bertan, Virginia Wolfen Gela bat norberarena liburua landuko da. Tertulian parte hartzeko interesa izanez gero, datzi kultura@ormaiztegi. eus helbidera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak