Aldaketak Kalezarko trafikoan, urbanizazio lanek eraginda

Aldaketak Kalezarko trafikoan,  urbanizazio lanek eraginda
Haurreskolaren sarreratik Pikaolara arteko tartean urbanizazio lanak egin behar dituzte. Astelehenetik aurrera, trafikoari itxita egongo da hiru astez. Ez da aldaketa bakarra izango. Kalezartik Txaparren-Berri baserrira arteko bidea ere itxita izango da bi astez, "horma bota behar baitute".