"Zinemaz blai"

"Zinemaz blai"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Oñatiko Udala

Non

Errementeri plaza

Noiz

30/08/2020

Oñatiko udako kultura agenda. SARRERAK: Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www. oñati. eus eta Txokolateixian. OHARRA: egitarauak aldaketak izan ditzake. SEGURTASUN-NEURRI OROKORRAK:- Aulkietan eseri beharko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko. Ikuskizun osoan eserita mantendu beharko da.
- Sarrera eta irteeretan aforoa kontrolatzeko eta pilaketak ekiditeko zaintzaileak egongo dira.
- Eskuen higienea bermatzeko sarrera guztietan egongo den gel desinfektatzailea erabili beharko da. SinopsiaIkuskizun honetan, hain magikoa den zinemaren mundua oholtzara ekarri nahi izan du Zirika Zirkus konpainiak. Lehenengo eta behin, eszena prestatzen duen taldea ezagutuko dugu, zinema munduan ezezagunenak direnak, lana jolas bihurtzen duen hirukote dibertigarria. Gero, artistak etorriko zaizkigu: ibilbide luzeko aktore bat, munduko zuzendaririk ezagunena eta aktore familia handi bateko aktore ezezagun bat. A zer-nolako taldea!Maitasun mordo batekin sortutako lana, zirkua, dantza eta umorea uztatzen dituena.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak