Bes-Te-Bat!: Belako

Bes-Te-Bat!: Belako

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dabadabass.com

Non

Dabadaba

Noiz

26/12/2020-etik 27/12/2020-era

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Mungiako banda honek 2011an bere ibilbidea hasi zuen. Belako izeneko auzoan entsaiatsen zuten eta bertatik hartu zuten izena. 2013an Eurie izeneko bere lehen diska luzea argituratu zuten eta 2014an Bele beltzak baino ez eta AAAA!!! EPak argitaratu ezezik euren sigilua ere aurkeztu zuten, Belako Records; Hamen 2016an atera zuten eta 2017an El segell del Primavera y Pias sigiluarekin batera Render me numb, trivial violence lana martxan jarri zuten. 2020an Plastic Drama bere azken lanarekin biran ari dira. Taldearen bereizgarri diren soinu retro-futuristek zaildu egiten dute Belako musika estilo konkretu batean katalogatzea, baina egia da soinu horietan punk-rock gordinaren eta elektronika sinfonikoaren izaera sumatu daitezkeela. Nahiz eta taldearen abesti gehienak ingelesez kantatuak izan, euskarazko zenbait abesti gordeta ditu taldeak bere errepertorioan. Zuzenekoan, freskotasuna nagusi da taldekideen gaztetasunak eraginda, eta hau oholtza gainean erakusten duten energia eta motibazioarekin areagotu besterik ez da egiten.
Belako egun daukagun bandarik internazionalena da, anglosaxoi eta latinoamerikako merkatuetan entzute handikoak baitira. Estatu Españolean dana irabazi dute. RNEren El Ojo CVritico delako , Roñlling Stoneren rebelazio taldeari emaniko saria, Iberian Music Awrdsesen zuzeneko onenari, MIN sarietan Artista onenari, zuzeneko onenari eta bideoklip onerari Alemanian, Inglaterran eskenitako sariak MTVtarako eta Musika Kritikoen Elkarteak antolatutako Premios Rudotrako nominatuak. Bere azken biran , Rusian, Japonen, Hego Korean, Mexikon, EEBBetan, Inglaterran, Eskozian, Filipinetan, Italian, Portugalen eta Frantzian barna ehun kontzertu baino gehiago eskeini zuten. - Cris Lizarraga: Ahotsa, teklatuak
- Lore Billelabeitia: Baxua, teklatuak, koroak
- Josu Billelabeitia: Gitarra, koroak
- Lander Zalakain: Bateria, koroak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak