Los Saxos del Averno

Los Saxos del Averno

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kutxakultur.eus/

Non

Kutxa Kultur Kluba

Noiz

16/05/2020

Los Saxos del Avernok zer esana ematen jarraitzen du. Voodoo shoes single 7” gisa datorren azken diskografia-lanak edonon gorespenak jasotzen jarraitzen du. Azpimunduaren erraietatik entzuten dira deabruzko saxofoi-talde honen oihartzunak, 2019ko birarik beroena protagonizatu duelarik bere debuteko Roasted Sinner diskoarekin. Avernoren soinua hirurogeiko R&B-tik abiatzen da eta bere abestiak su txikian prestatzen ditu; soinu horrek zure tinpanoetan durundi egiten du eta mokorrak mugiarazten dizkizu bere erritmoek liluratzen zaituzten arte, eta zuk dantza eta dantza besterik ezin duzu egin. Agian noizbait haize-sekzio gonbidatu gisa entzungo zenituzten, baina ziurtatzen dizuet ez dituzuela dastatuko Averno-ren benetako sugarrak bakarka entzuten ez dituzuen arte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak