Azkuna Zentroa: Sorkuntza artistikorako ateak zabaltzeko eguna

Azkuna Zentroa: Sorkuntza artistikorako ateak zabaltzeko eguna

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

17/09/2020

Sorkuntza artistikorako ateak zabaltzeko eguna ospatuko da irailaren 17an. Une egokia izango da, Zentroak sorkuntzari laguntzeko duen programaren bidez, gaur egun proiektuak garatzen ari diren artistekin partekatzeko eta esperimentatzeko. Azkuna Zentroa kultura garaikidera sartzeko plataforma bat da artistentzat eta sortzaileentzat, gizartearekin elkarrizketan. Toki dinamiko bat, sormena eta ikerketa artistikoa bultzatzeko baldintzarik onenekin. Egun horretan Alhóndigara hurbiltzen diren bisitariek bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte sortzaileek nola egiten duten beren lan artistikoak prestatzeko, entseatzeko, gogoeta egiteko, ezabatzeko, berrartzeko eta taldeko kideekin eta publikoarekin partekatzeko; nola dauden presente Zentroaren egunerokotasunean. Sortzailea hor egoteak balio gehiago ematen dio espazio publikoari, espazioan esku hartzen duelako, eta programazio hedatua eskaintzeko aukera ematen digulako; helburua ez da ikuskizun bat eskaintzea, baizik eta prozesua, praktika, aurreko eta ondoko egoera, interes publikoaren berme gisa. Sorkuntza artistikoarekin urtero egiten den topaketa honek esanahi berezia du aurten. Azkuna Zentroak hamargarren urteurrena bete du 2020an; hamarkada erabakigarria izan da proiektu hau finkatzeko. Beraz, ateak zabaltzeko jardunaldi honetan, komunitate publiko guztiekin ospatuko da une hori, eta gogora ekarriko da zer eragin izan duen Azkuna Zentroak, eta zer proiekzio duen etorkizunari begira, XXI. mendeko plataforma berri gisa, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko forma artistiko berrien bidez. AURKEZPEN-PROGRAMA12:00etan: Ekitaldi instituzionala - Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) & Mikel Iturregi.  "Musika Loturak" / Kulturen ataria
17:00etan: Txaranga Urretabizkaia / Kulturen ataria
17:00, 18:00 eta 19:00etan: Ibilbideak (40’) honako hauen lana ezagutzeko / Lantegia 2

- Susana Talayero, Amparo Badiola eta Gemma Intxausti. "Scriptbarik"
- Iván Gómez. "La prospección de Kairós"
- Aimar Arriola. Ikertzaile Az-Kidea

18:00 eta 20:00etan: Tana Garrido. "La tierra llama" (arribar) (20-30') / Golem Alhóndiga Zinemak (2 emanaldi berezi)
18:00etatik 19:30era: Jarduerak Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia-ko artistekin eta diseinatzaileekin / dendAZ
19:00etan: Sra. Polaroiska. "Emakume jakintsuen kontseilua" / Lantegia 1
20:30ean: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) & Mikel Iturregi.  "Musika Loturak" / Kulturen ataria
21:30ean: Tractora Koop. E. - Maddi Barber. Kinu#2 - Gorria (2020) / Terraza

Egun osoan: Bisita gidatuak "Steve Paxton. Drafting Interior Techniques" erakusketa eta Mediateka ikusteko. ARTISTAK

BOS + Mikel Iturregi
Musika loturak

Azkuna Zentroak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) antolatutako "Musika loturak" zikloa kontzertu honekin itxiko da, Mikel Iturregi musikari esperimentalarekin batera. Errepertoriorako aukeratu dira Béla Bartók musikagilearen Dantza folkloriko errumaniarrak (7’), György Ligetiren Ramifications hari-orkestrarako pieza (10’) eta Igor Stravinskyren PulZinemalla suitea (25’).
12:00 eta 20:30. Kulturen Ataria

Txaranga Urretabizkaia

Arratsaldean, Kulturen Atarian hasiko dira ekitaldiak, performancea eta musika esperimentalaren tradizioa uztartzen dituen haize-instrumentuez osatutako Txaranga Urretabizkaia-ren eskutik.
17:00. Kulturen Ataria

Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero
Scriptbarik

Gero hainbat ibilbide egingo dira Lantegia. Ideien Laborategian, Azkuna Zentroaren hirugarren solairuan kokatuta dagoena. Arte eta sorkuntzako habitat horretan, Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero artistek "Scriptbarik" lankidetza-proiektua aurkeztuko dute. Proiektua bi hilabetez egingo da BAT Espazioan izango den egonaldi-laborategian. Esperimentu hau artikulatuz joango da hiru artisten diziplinen arabera: dantza, eskultura eta pintura.
17:00, 18:00, 19:00. Lantegia 2. BAT Espazioa

Iván Gómez
La prospección de Kairós (Kairosen prospekzioa)

Lab 1 espazioan, Iván Gómez artista "La prospección de Kairós" proiektua lantzen ari da: gailuaren eta ‘tartean’ ideiaren edo bitartekotasunaren gaineko lankidetzazko ikerketa baterako gailu metodologikoa. Proiektuaren fase honetan, helburua da pentsamendurako espazio bat eraikitzea lan taldeen artean.
17:00, 18:00, 19:00. Lantegia 2. Lab 1

Aimar Arriola
Ikertzaile Az-Kidea

Lantegia. Ideien laborategian barrenako ibilbidea amaitzeko, Aimar Arriola Azkuna Zentroaren Ikertzaile Az-Kideak Lab 3ko ateak irekiko ditu, queer/kuir perspektibez egiten ari den ikerketaz hitz egiteko. Arriolak artearen eta queer perspektibaren arteko harremanaren inguruan lan egiten du, Zentroaren programazioaren barruan.
17:00, 18:00, 19:00. Lantegia 2. Lab 3

Sra. Polaroiska
Emakume jakintsuen kontseilua
Artista Az-Kideak

Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana y Maria Ibarretxe), Artista Az-Kideak "Emakume jakintsuen kontseilua" egingo du. Azkuna Zentroan garatzen ari den proiektu artistiko horren ardatza genero-ikuspegitik erreferenteak sortzea eta ahalduntzea da. Topaketak proposatzen ditu emakume zaharrekin, hainbat esparrutako profesionalekin. Jakinduria biltzeko eta partekatzeko proposamen bat da.
19:00. Lantegia 1

Tana Garrido
La tierra llama (arribar)

Tana Garridok, Azkuna Zentroko artista egoiliarrak (2019 Praktika Artistikoetan), joan den urtean Kuban eta Azkuna Zentroan izandako egonaldian egindako azken ikus-entzunezko piezaren work in progress-a aurkeztuko du, emanaldi berezi eta berri batean.
18:00 eta 20:00. Golem Alhóndiga Zinemak

Tractora Koop. E.
Kinu#2
Azkuna Zentroko kolektibo egoiliarra

Jardunaldiari amaiera emateko, Azkuna Zentroko egoiliar berria den Tractora Koop. E. taldeak "Kinu#2" proiektuaren lehen proiekzioa egingo du. Maddi Barber artista izango da gonbidatua, Gorria (2020) ikus-entzunezko piezaren proiekzioarekin.
21:30. Terraza

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak