"Basoa nire baitan", Esther Otxoaren erakusketa

"Basoa nire baitan", Esther Otxoaren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

herribizia.errenteria.eus

Non

Xenpelar Etxea

Noiz

17/06/2020-etik 07/07/2020-era

Esther Otxoak (Errenteria, 1966) El bosque que me habita argazki erakusketa zabaldu du berriro Xenpelar Etxean, COVID-19k eragindako etenaldiaren ondoren. Lucía Moratek komisariatutako erakusketa honek artistaren ibilbide emozional eta fisikoa aurkezten du, bularreko minbizia diagnostikatu ondoren. Hemeretzi dira imajinario poetiko bat osatzen duten irudiak, eta bertan bere prozesua kontatzen digu, autorretratuak basoko elementuen argazkiekin uztartuz. Jorge Fernandez Bazagaren hitzetan, “gaixotasunak eragindako joan-etorriak ez dio galarazten argazkilariari bere sentsibilitatea, beldurrak eta ziurgabetasuna erakustea, eta aldi berean, kontakizunaren sorkuntzan, bizitzeko eta partekatzeko borondatean eta absentzia eta presentziaren konbinazio magikoan gauzatzen den kemena”. Gainera, uztailaren 6an, 18:30ean, artistak bere sormen prozesuari buruz hitz egingo du erakusketan bertan. Jarduera honek edukiera mugatua izango du eta, beraz, izena eman beharko da xenpelar@errenteria. eus helbidean edo 943 449 634 telefonora deituta. Erakusketa hau uztailaren 11a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak