Kirolaren eremuak bide eman die emakumeen aurkako hainbat indarkeria motari, eta indarkeria horiek zuritu ere egin ditu. Funtsezkoa da egoera horiek nola identifikatu jakitea eta prebentzio-neurriak ezartzea, berriro gerta ez daitezen. Hala, kirolean indarkeria matxista desagerrarazteko oinarrizko estrategietako batzuk dira, besteren artean, jardun-protokoloak, jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko eragileen prestakuntza eta emakumeen gorputz-ahalduntzea. HIZLARIA: Ainhoa Azurmendi, kirol-aholkularia Aventon eta Kirolaren Psikologiako irakaslea UPV/EHUn.
DINAMIZATZAILEA: Amarauna BasketFem kolektiboa.
Eskola feminista: "Indarkeria matxista kirolean: detektatzea, prebenitzea eta jardutea"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Emakumeen Etxea: Santa María kalea, 11
Noiz
14/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.