GCN+, txirrinduzaleentzako aplikazio bat

GCN+, txirrinduzaleentzako aplikazio bat
GCN edo Global Cycling Network txirrindulari afizionatuarentzako bideoak egiten dituen zerbitzu bat da. Berriki bere aplikazioa berritu du, GCN+ (Plus) izena hartuz, eta Race Pass izenarekin aurretik esistitzen zen beste app bat absorbituz. Horrekin, nazioarteko txirrindularitza probak jarraitzeko tresna bat bihurtu da app hau. GCN webgune nagusia material amateurrez eta aholku bideoez betea dago nagusiki. Txirrindularitza profesionalaren iruzkinak egiten zituzten lehen, baina badirudi atal hori 2019ko Tourrarekin itxi zutela. Gainerakoan, bideoak dira laguntza aholkuenak oro har. Hemen atal teknikoa, adibidez. GCN+ aplikazioaren bidez, ordea, nazioarteko Pro Tour probak segitzeko aukera ematen duela dirudi. Hori iragartzen du behintzat orrialde espezifiko honek. Dirudienez, aplikazioa doan da, baina gero harpidetza bat egin beharko duzu edukia zuzenean ikusteko. Prezioa, 9 dolarrekoa omen da Estatu Batuetan, eta iruzkinak ingelesez omen dira. Ez dakigu instalatu eta probatzea gomendatzen ote dugun. . . hemen iruzkin estatubatuar positibo bat aurkitu dugu, baina prezio eta eduki aldetik, bide alternatiboetatik edukia ere ikus daitekeela iruditzen zaigu. Espainian Teledporte publikoaren bidez jarraitu daitezke Pro Tour ekitaldi gehienak (asko baita ETBren bidez), eta aplikazio gisa, Eurosport-ek ere eskaini ohi ditu lasterketa horiek (hileroko prezio txikiagoan, eta beste kirol batzuk gehituta, gainera). Nolanahi ere, GCN+ delakoak joera bat adierazten du kirol kontsumoan: aplikazio bat kirol bakoitzeko (edo kirol gustu zenbait nahastuz); mugikorretik kudeatu harpidetza jakin bat, eta mugikorretik telebistarako saltoa, Chromecast edo beste tarteko bide tekniko batzuen bidez. Eurosport Player da horrela dabilen aplikazio bat, eta azken hilabeteetan marketina egiten ari den halako beste bat DAZN da. Bi kasuetan, kirol eta lehiaketa zenbaiten multzo bat eskaintzen dute hauek. Etorkizune hurbilean are app espezifikoagoak aurreikusten ditugu: AEBetako beisbol ligak Europatik jarraitzeko app bat, adibidez; edo klub jakin baten partiduak jarraitzekoa. . . Etorriko dira horiek, seguru.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak