Donostia Antzerki Saria: "7ak bat" (ATX Teatroa)

Donostia Antzerki Saria: "7ak bat" (ATX Teatroa)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

victoriaeugenia.eus/

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

08/09/2020

Oharra: Gonbidapenak irailaren 7a eta 8a bitartean banatuko dira. Adi babes eta higiene neurri haueiUrtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztu egiten da. Gala eta lan irabazlearen antzezpena Covid-19aren krisia zela eta bertan behera geratu zenez, euskarazko antzerkiaren jaia irailaren 8rako berreskuratzea erabaki da. Aurtengo lan irabazlea Atx Teatroaren 7ak bat lana izan da. Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean bekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa. . . Komedia, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da. Hemen duzue aurtengo Nazioarteko Antzerki Eguneko mezua. Kolaboratzailea: Donostia Musika

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak