Zarauzko 2024ko Euskal Jaien egitarauaren barruan. Euskal Jai Eguna 2024 "Euskal Jaia 100 urte"
7:00 Diana herriko kaleetan zehar.
8:00 Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
8:00 Gure Boza otxotea kaleetan zehar
8:30 Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
10:00 Euskal Jai eguneko parte-hartzaileen talde argazkia.
10:30 Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia Schola Cantorum abesbatzak abestuta.
Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota-partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
11:00-14:00 Arrosategi parkean, pottokak haurrentzat.
11:45 Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
12:00 Munoan, Ehun urte zain antzezlana.
Eguerdian, Musika plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
13:00 Lege Zaharren enparantzan, karro-lehiaketaren sari-banaketa.
13:15 Munoan, erromeria Iratzar taldearekin.
13:30 Musika plazan, karrozen aurkezpena. Ondoren, Kale Nagusian egongo dira ikusgai.
14:00 Musika plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
17:30 Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
18:00 Iñurritzan, haurrentzako herri-kirolak Kulki taldearen eskutik.
18:30 Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batez taldearekin.
20. 00 Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
20:30 Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
Ondoren, Musika plazan, erromeria trikitilariekin.
22:00 Munoan, dantzaldia Iratzar taldearekin.
Zarauzko Euskal Astea 2024: "Euskal Jaia 100 Urte" jaia
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zarautz.eus/
Noiz
09/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.